Albisteak

[TTAK] Amaiur Aristi dantzaren inguruan mintzatu da Euskadi Irratian

Amaiur Aristi Arregi, dantzan.eus-eko kazetaria, antropologoa eta Danbolineko erredakzioko kidea, Euskadi Irratian izan da dantzaren inguruan hitz egiten. Dantza munduan bete-betean murgilduta dago Amaiur eta honen inguruko hainbat gogoeta partekatu ditu elkarrizketan.

Besteak beste, dantzaren funtzioez jardun du: ikuskizun hutsetik harago, alderdi politiko, sozial eta terapeutikoak ere badituela azpimarratu du, eta oholtzaren atzean dagoen lan eta bizipen guztiak balioan jarri ditu.

Era berean, historian zehar neska-mutilen rol ezberdinen inguruan mintzatu da. Bi generoek bakoitzak bere dantzak egiten zituen garai hartatik gaur egunera arteko bilakaeraz aritu da, eta errepertorioak bateratzearekin batera mutil askok dantza utzi izan dutela ere aipatu du, beste hainbat gogoetaren artean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide