Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.


Argazkia: Euskadi Irratia
Ander Iribar zestoarra, DJ Olber edo Orbel Explore bezala ezagutzen dena, Euskadi Irratiko Faktoria 2 saioan izan zen atzo, astelehena. Bi urte beteko ditu Orbel Explore izeneko Instagrameko kontua sortu zuenetik, eta horren inguruan hitz egin zuen saioan. Sareetako proiektu horretan, mendi-lasterketako entrenamenduak, ibilbideak, erronkak eta gogoetak partekatzen ditu, eta bere egunerokotasunaren parte bihurtu da.
Elkarrizketa osorik entzuteko, egin klik hemen.