Albisteak

[TTAK] Iranzu taberna, ETB1eko “Sukalerrian” saioan

Joseba Argiñanoren ETB1eko Sukalerrian saioan agertu ziren atzo Iranzu tabernako Surya Paz eta Iranzu Alberdi. Saioan, tabernaren funtzionamendua eta filosofia azaldu zituzten, eta, horrez gain, pintxo eta edari berezi bat prestatu zituzten.
Iranzuk atuna, antxoa, pikillo piperrak eta pipermina erabiliz egiten duten pintxoa, baita bermuta nola prestatzen duten ere azaldu zuen. Zestoarrak azaltzen diren unea honako lotura honetan ikus daiteke, 12:20 minututik aurrera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide