Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo, Mikel Arregi alkatea EITBko “Biba Zuek!” saioan izan zen, Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia aurkezleekin. Atzoko programan, gonbidatuek senidetzeaz jardun zuten, eta alkateak Behe Nafarroako Urepele eta Zestoaren arteko senidetzearen inguruan hitz egin zuen.
Arregik azaldu zuenez, senidetze honen helburu nagusia elkar ezagutzea da, eta, horrekin batera, “mugaz” gaindi loturak eta harremanak estutzea. Horren harira, Xalbador eta Uztapide bertsolarien arteko adiskidetasunak bi herrien arteko harremana indartzeko izan duen eragina ere azpimarratu zuen, besteak beste.
Elkarrizketa 42:40 minututik aurrera ikus daiteke. Ikusteko, egin klik hemen.