Albisteak
[TTAK!] Pandemiak batuko ote ditu pentsionistak, zahar egoitzetako senideak, sindikatuak, emakume migratzaileak…?
— 2020-12-07Onintza Iruretak Irauli Zaintza plataformak Azpeitian egindako jardunaldien inguruan idatzi du Argian:
“Azaroak 27. Irauli zaintza plataformak jardunaldiak antolatu ditu (“Zaintzarako euskal sistema publiko eta unibertsal baterantz”). Norbanakoen hitz-hartzeen (Ana García Mendoza eta Iñaki Lasagabaster) ondoren mahai-inguruaren ordua da. Bost hizlari eta ordubete. Tarte txikia hizketarako. Dena den, kafe orduan entzundakoa geratu zait buruan: “Zaintza ereduaren inguruan hizketan halako sektoretako jendea mahai-inguruan biltzea gauza handia da”. Antolatzaileek balio handia eman diote pentsionistak, egoitzetako senideak, kooperatiba munduan dabiltzanak, feministak eta etxeko langile migratzaileak elkartzeari. Bide luze baten hasiera baino ez dela uste dute, baina pausoak ematen hasi dira.
Hizlariei hitza eman aurretik Irauli zaintza plataformak Zaintzarako Euskal Sistema Publikoa sortzeko lege-proposamena idazteko ideia luzatu die jardunaldietan parte hartu duten guztiei. 2021eko lehen hiru hilabeteetan hainbat eragileren artean proposamena eztabaidatzen hasiko dira.”
Jarraitu irakurtzen hemen.
Egin zaitez bazkide