Albisteak

[TTAK!] Zergatik gerturatzen dira euskarara? Eta zergatik urrutiratu?

Onintza Iruretak Argian idatzitako erreportajea da honakoa:

“Migratzaile erdaldunek euskararekin sortzen duten harremanean aldagai askok eragiten dute, eta gainera, faktoreok pertsona beraren bizi zikloan alda daitezke. Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararen inguruko bizipenak eta iritziak ikerlanean udalerri euskaldunetan bizi eta euskara ikasi ez duten hemeretzi lagun elkarrizketatu dituzte. Egileak Enara Eizagirre, Edurne Urrestarazu eta Ekhi Zubiria dira eta UEMAren IƱaki Arregi beka irabazi dute lan horri esker. Ikerlanean, udalerrietako hizkuntza politikak diseinatzeko baliagarriak izan daitezkeen tresnak eta ideiak aurki daitezke.

Enara Eizagirre, Edurne Urrestarazu eta Ekhi Zubiria erdaldunengana hurbildu dira, zehazki esanda aztertu dute udalerri euskaldunetara 2005az geroztik iritsi diren eta jatorriz Euskal Herritik kanpokoak diren herritar erdaldunek nolako harremana, bizipenak eta iritziak dituzten euskararekiko eta bizi diren herriarekiko. Ikerlana ez da lan kuantitatiboa, kualitatiboa baizik, eta hemeretzi herritarrei elkarrizketa sakonak egin dizkiete. Ikerketan, parte-hartzaileen esanen pasarte ugari irakur daiteke.

Elkarrizketatu guztiak erdaldunak dira, hau da, ez dira gai euskaraz aritzeko, nahiz eta hainbat urtez herri euskaldunetan bizitzearen poderioz eta batzuetan hizkuntza ikasten saiatu direlako, ulermen mailatxo bat baduten edo zerbait esateko gai diren.”

Jarraitu irakurtzen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide