Albisteak

Txakur eta haurren arteko harremana lantzeko ikastaroa antolatu du Kimubat Gardenek

Txakur eta haurren arteko harremana lantzeko tailerra antolatu dute dute larunbat honetan, martxoak 7, goizeko 10:30etatik 12:30ak bitartean Kimubat Gardenen. IƱaki Mantzisidor txakur-hezitzaile zestoarrak zuzenduko du saioa.

Atal teorikoan,animalien eta haurren arteko errespetuak duen garrantzia aztertuko dute. Animaliak hezteko aholkuak eta saihestu beharreko hainbat egoera ere aztertuko dituzte. Saio praktikoan, berriz, aurreko atalean ikastitako praktikan jarriko dute.

Ikastaroan izena eman nahi dutenek kimubat@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943 150 085 telefonora deitu beharko dute. Saioa doakoa izango da eta tailerrean parte hartzen dutenek %10eko deskontua izango dute larunbat horretan maskotentzako produktuetan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide