Albisteak

Txakurren eskubide eta betebeharrak ezagutzeko ikastaroa antolatu dute Kimu Bat Gardenen

Txakurrek dituzten eskubide eta betebeharrak ezagutzeko ikastaroa antolatu du datorren otsailaren 8rako Kimu Bat Gardenek. Goizeko 10:00etatik 12:00etara izango da saioa. Gaian adituak diren profesionalek txakurren jabeek dituzten eskubide eta betebeharrei buruz hitz egingo dute. Era berean, leku jakin batzuetan txakurren portaera nolakoa izan behar den aztertu eta aholku interesgarriak emango dituzte.

Doako saioa izango da eta parte hartu nahi dutenek kimubat@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943 150 085  telefonora deitu behar dute. Tailerrean parte hartzen dutenek %10eko deskontua izango dute, egun horretan, maskotentzako produktuetan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide