Albisteak

Txakurren heziketarekin loturiko hitzaldia eta ikastaroa antolatu ditu Kimu Batek

Txakurren heziketarako doako ikastaroa eta hitzaldia antolatu du Kimu Bat enpresak Azpeitian. Azaroaren 15ean, ostirala, lanerako hezten diren animaliei buruzko hitzaldia eskainiko du Leire Olaizola Biak Bat elkarteko kideak. Txakurren laguntzarekin eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin gauzatzen diren ekintzen berri emango du. Terapian, hezkuntzan eta aisialdian gauzatzen diren ekintzak azalduko ditu Olaizolak, eta helburu horietarako entrenatzen diren txakurren ezaugarrien inguruan ere arituko da. Hitzaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da, eta interesa dutenek doan izen emateko aukera izango dute kimubat@kimubat.eus emailera idatziz edota 943 15 00 85 telefonora deituz.

Azaroaren 16 eta 17an, berriz, IƱaki Mantzisidor eta Asier Aranbarri txakur entrenatzaileek txakurren heziketarekin loturiko ikastaro praktikoa eskainiko dute. Goizeko 10:00etan hasiko dira saioak eta hauek ere doakoak izango dira. Aurretik izena ematea komeni dela azaldu dute antolatzaileek. Bestalde, hiru egun hauetan Kimu Batera gerturatzen direnek %10eko deskontua izango dute animalientzako produktu guztietan eta gerturatzen diren lehen zortzi txakurrek doako garbiketa izango dute.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide