Albisteak

Txapela berria Naroa Agirreren ibilbidean

Naroa Agirre pilotari arroarrak Euskal Herriko One Wall Txapelketa irabazi du Miren Larrarterekin bikotea osatuta. Igandean jokatu zuten final handia Huarteko (Nafarroa) pilotalekuan, eta emakumeen maila nagusian nagusitasunez gailendu ziren. Garaipen honekin, arroarrak beste lorpen garrantzitsu bat gehitu dio bere ibilbideari.

Agirre eta Larrartek ez zuten aukerarik eman aurkariei, eta Mendiburu eta Salsamendi 2-0 menderatu zituzten finalean. Partida sendoa eginda, txapelketako unerik garrantzitsuenean beren onena eman zuten, eta merezitako txapela jantzi zuten.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide