Albisteak

Txirrindulari Elkarteak 2025erako lizentziak abenduaren 31 bitartean egiteko deia luzatu du

Zestoako Txirrindulari Elkarteak 2025 urterako lizentziak egiteko epea abenduak 31 bitartean izango dela jakinarazi du.

Lizentzia egin nahi dutenek, 170 euroko ordainketa egin beharko dute ondorengo kontu zenbakian: IBAN:ES62 20955033109117696900

Horrez gain, aurreneko lizentzia berria egin behar dutenek, NANaren kopia edo argazkia bi aldeetatik, karneteko argazkia, emaila eta telefono zenbakia jakinarazi beharko dituzte 667343245 zenbakira WhatsApp mezua bidalita edota gurutzeagatxirrindu@gmail.com helbidera idatzita, abenduaren 31 baino lehen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide