“Venezuela aurrera, interbentzio inperialistarik ez” lemapean egingo den kontzentrazioarekin bat egiten dugu

Zestoako Gazteen Asanbladak, Venezuelako gobernuaren aurka emandako estatu-kolpea eta komunikazio espainiarra adierazten ari den manipulazioa salatzeko dei egin duen kontzentrazioan, Txoko Feministak bat egiten dugu.

Estatu kolpe berri baten saiakera pairatzen ari da Venezuela. Gobernu berri honen legitimitatea eta legalitatea saldu nahi digute komunikabideek, euren interes ekonomikotan oinarritutako informazioa zabalduz.Venezuela gerra ekonomiko baten erdian dago, Maduroren politikari boikota egiteko, blokeo ekonomiko ikaragarri baten biktima izaten ari da. Guaidók bere burua presidentetzat proklamatzea inperialismoarentzat aukera berri bat da Venezuela desegonkortu eta euren poltsikoak aberasteko.

Egoera onartezin hau salatzeko gogoratu otsailak 1 kontzentrazioa egongo dela Zestoako plazan.

Zestoako Txoko Feminista




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide