Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Ariketak jubilatuen taberna parean eginda hasi zuten saioa, eta ondoren txorien doinuak entzutera joan ziren atzo, apirilak 8, Zestoa Osasuntsuko taldekoak. Ibilbide motza eta edonorentzat egokia izan zen atzokoa, eta gorputza mugitzeaz gain, entzumen ariketa egiteko aukera ere izan zuten bertaratutakoek. Eguraldi onak lagunduta, giro paregabean egin zuten goiza, eta saioa mokadu batekin amaitu zuten.