Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu ekimenaren baitan, ibilbide gidatua antolatu dute biharko, apirilaren 8rako, txorien kantuak entzun eta naturaz gozatzeko asmoz. Parte-hartzaileak 9:30ean elkartuko dira kiroldegiaren aurrean, eta handik abiatuta paseo lasaia egingo dute inguruko bideetan barrena.
Antolatzaileek azaldu dutenez, hasieran ariketa arinak egingo dituzte, eta ondoren ibilbidean zehar txorien soinuak identifikatzen ikasteko aukera izango da. Jarduera giro atseginean egiteko pentsatua dago, naturarekiko harremana sustatzeko helburuarekin.
Amaieran, ohi bezala, hamaiketakoa eskainiko dute parte-hartzaileetzako.