Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Goizeko mezaren ondoren egin dute dantzaurrea plazan, Idiakaitz txistulari taldeak girotuta eta Itxaropena dantza taldeko kideen laguntzarekin. Mikel Arregi alkateak, Garikoitz Mendizabalek, Eva Mangasek, Margarita Eizagirrek, Maialen Etxeberriak eta Lorea Ilundainek parte hartu dute dantzaurrean.
Arregik agurra dantzatu ondoren, Zestoa Osasuntsuko kideak plazara atera dituzte, eta haiekin batera kalejiran atera dira plazatik, dantzaurreari amaiera emanez.















