Albisteak

Udalak “Etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak eskatzeko eta jasotzeko” deialdia ireki du

2016ko uztailaren 28an egindako plenoan ekimena “aho batez” onartu ondoren, “etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak eskatzeko eta jasotzeko” deialdia ireki du Zestoako Udalak. Deialdi horretan zehazten denez “Laguntza hauen xedea, Zestoako udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean etxe bizitza bat duten edo alokairu erregimenean kontratu bat sinatzeko konpromezua hartuko duten kolektibo desberdinei laguntzea” da. Honako hauek dira laguntzak eska ditzaketen kolektiboak: 18 eta 35 urte bitarteko gazteak, mugikortasun urria duten pertsonak, bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak, 70 urtetik gorako pertsona, alargunei eta seme-alabak euren kargura dituzten guraso bakarreko familiak.

Diru-laguntza horien bidez, alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea da ekimenaren helburua. Zestoako Udalaren webgunean duzue deialdiaren gaineko informazio guztia.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide