Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, 2025eko laugarren hiruhilekoa izango da Udalak kudeatuko duen azken fakturazio-aldia. Erabakia irailaren 29an egindako udalbatzan hartu zen, eta 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera ur-horniduraren kudeaketa Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren esku geratuko da.
Aurrerantzean, urarekin lotutako gestio guztiak —altak eta bajak, helbideratzeak, erreziboak, kontsultak, erreklamazioak eta kontagailuen mantenua— Kontsortzioaren bidez egin beharko dira. Horretarako, herritarrek hainbat bide izango dituzte: telefono bidez (24 orduz), bulego birtualean edota Azpeitiko eta Zumaiako bulegoetan aurrez aurre. Gainera, Udaletxean “Lagundu zaitzaket?” makina ere erabilgarri egongo da.