Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, hemendik aurrera herritarrek Udalari gertakariak, kexak, iradokizunak eta antzerako oharrak helarazteko Zestoa Geuk Egina
APPa erabili beharko dute. Lehen, Udalaren webgunetik ere ohar hauek bideratzeko aukera bazen, baina APPtik egitea errazagoa dela baloratuta, webguneko atal hori kendu egin da modu honetan komunikazioa zuzenagoa, azkarragoa eta eraginkorragoa izango delakoan. Hori dela eta, herritarrei gomendioa egiten zaie Udalaren APPa mugikorrean jartzeko.
Ohar horiek bideratzeko modu errazagoa izateaz gain, Udalaren komunikazioa ere bertatik jasotzeko aukera eskaintzen du APP-ak. Erabiltzaileak jakinarazpena jasotzen du Udalak oharren bat edo albisteren bat argitaratzen duen bakoitzean.