Albisteak

Udalekuetako begiraleen eta koordinatzaileen lan poltsa zabaldu du Udalak

Zestoako Udalak antolatzen dituen udaleku ireki, kirol udaleku eta uda gazteko udalekuetarako koordinatzaileak eta begiraleak kontratatzeko lan poltsa zabaldu dute. Azken urteetan bezala, lau lan-poltsa osatuko dira: udaleku irekietako begiraleena, udaleku irekietako koordinatzailearena, kirol udalekuetako eta uda gazteko kirol begiraleena eta kirol udalekuetako eta uda gazteko koordinatzailearena.

Koordinatzaileek ekainaren 1etik uztailaren 17ra bitarteko lan-kontratua izango dute. Begiraleek, aldiz, bi aste irauten duen txanda bakarrean egin ahal izango dute lana haur eta gaztetxoekin, edo lau aste iraungo dituen bi txandatan. Nolanahi ere, guztiek ekainaren 17an hasiko dute lanaldia, aurretiazko prestaketa eta antolaketa lanak egiteko.

Izena emateko epea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik. Udalekuetako lan poltsen inguruko informazio osatua jakiteko eta izena emateko egin klik esteka honetan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide