Albisteak

“Uhin elektromagnetikoak eta osasuna” hitzaldia eskainiko du Asier Arregi geobiologoak datorren asteartean

‘Uhin elektromagnetikoak eta osasuna’ hitzaldia antolatu du Zestoako 5G taldeak. Datorren asteartean izango da hitzordua, urtarrilak 19, arratsaldeko 19:00etan hasita, Alonderoko Kultur Aretoan. Asier Arregi Nekazaritza ingeniari eta geobiologoak eskainiko du saioa. Eremu elektromagnetikoan eraginpean egoteak herritarren osasunean dituen ondorioei buruz hitz egingo du Arregik eta eremu horiek egunerokoan ahalik eta gehien ekiditeko gomendioak emango ditu.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide