Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Deia egin duten norbanakoen esaetan “Ukrainar herrialdea jasaten ari den egoera ikusita, ahal dugun heinean laguntzeko asmoz” egin da deialdia. Ukrainara eramateko lehen sorospeneko produktuak eta minarentzat botikak jasoko dituzte gaur eta bihar Zestoan. Mollergi tabernan jarriko dute produktuak utzi ahal izateko kutxa bat eta Zurutuza farmazian bestea. Mollergin bihar arratsaldera arte jasoko dira eta farmazian, berriz, eguerdira bitartean.
Gaur ostirala, arratsaldeko 18:30ean elkartuko dira udaletxean edo plazan, jende kopuruaren arabera. Aurreneko bilketa egiteaz gain beste zer egin daitekeen aztertu asmoz.