Albisteak

Umeen txupinazoarekin hasiko dira igandean Iraetako Santainesak

Iraetako Santainesetako festek umeak izango dituzte protagonista lehen egunean. Izan ere, umeen txupinazoak emango die hasiera aurtengo festei, larunbatean, 16:00etan.

Txupinazoaren ondoren, puzgarriak izango dira frontoian, txikienek arratsaldeaz gozatzeko aukera izan dezaten. Jai giroak jarraipena izango du 17:30ean egingo den txokolatadarekin.

Festek datorren astean izango dute jarraipena:

Urtarrilak 21, asteazkena. Santa Ines eguna

11:00 Santa Ines eguneko meza.
14:00 Santa Ines eguneko auzo bazkaria.

Urtarrilak 23, ostirala

22:30 XXXV. Mus txapelketa Bekoetxen (izen-ematea 22:00etatik aurrera).

Urtarrilak 24, larunbata

11:55 Txupinazoa eta Vamos al frontón.
12:00 Gaztetxoen pilota partidak.
12:30 Iraetako Pilota Txapelketako finalak.
14:00 Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean.
16:30 Gaztetxoen txirrindulari lasterketa.
19:00 Triki-poteoa Naiara eta Maitanerekin.
21:00 Garagardo auzo afaria frontoian.
23:30 Laket taldearen erromeria.

Urtarrilak 25, igandea

17:30 “Errota Harria” harrijasotzaileen txapelketa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide