Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Eskuz banakako lau eta erdiko Gipuzkoako Pilota Txapelketako mendebaldeko finalak jokatu ziren joan den asteburuan. Abantzu pilota klubeko Unai Lizarralde eta Xabat Sasiain pilotariek garaipena eskuratu zuten, nork bere kategorian. Lizarraldek, jubenilen bigarren mailako txapela irabazi zuen, Enaitz Olidenen aurka (22-19). Xabat Sasiainek, berriz, Aitor Oteizaren aurka lortu zuen garaipena, nagusien lehenengo mailako kategorian (22-13).
Argazkiak: Abantzu