Albisteak
Urkomek egindako landa lurreko azterketaren aurkezpena egingo dute Bainuetxean
— 2018-10-19Urkome, Urola Kostako Landa Garapen elkartea landa lurreko biztanlerekin bildu zen pasa den maiatza eta uztaila bitartean. Bilkura haietan lurrarekin lotutako hainbat gai jorratu zituzten. Azterketa horretatik, Zestoako udalerriko lehen sektoreko egoeraren diagnosi bat osatu dute, baita honi dagokion ekintza plana ere.
Datorren urriaren 23an, asteartea, egindako lanaren aurkezpena egingo dute. Han, azterketaren emaitzak azaldu eta hausnarketarako bidea zabalduko da. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Bainuetxean. Aurkezpenaren ondoren mokadutxoa hartzeko aukera egongo da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide