Albisteak

Uroal Erdiko Itaiak antolatuta, tertulia, kontzertuak eta mural margoketa egin dituzte asteburuan Zestoan

Azaroaren 25era begira, hainbat ekitaldia antolatu ditu hil guztian zehar Emakumeen Antolakunde Sozialistak, Egungo kultura progresista: Emakumeon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa? lelopean. Asteburu honetan Zestoan izan dituzte hitzorduak: ostiralean, Oh gu hemen tertulia izan zen Alonderon eta ondoren, Istilu, Katarsia eta Bass Again taldeek kontzertuak eskaini zituzten Gaztetxean. Igandean, berriz, mural margoketa egin zuten Zubimusuko aldapan dagoen horman.

Bestalde, Itaiak mobilizazioa deitu du ostegunerako, azaroak 25, Donostian. Urola Erdiko Itaiak ere bat egin du deialdiarekin eta hitzordura joateko autobusa antolatu du. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da mobilizazioa Boulevardean eta bertara joateko autobusak ordu hauetan irtengo dira: Azkoititik 16:50ean, Azpeititik 17:00etan eta Zestoatik 17:10ean. Autobusean joateko aurrez izena ematea gomendatu dute Itaiako kide baten bitartez edo Azpeitiko Haginpe tabernan izena emanda.

Argazkiak (Urola Erdiko Itaia)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide