Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urola Erdiko Udalek eta Iraurgi Berritzen garapen agen- tziak ekintzailetasuna sustatzeko Lanbidek abian jarri dituen diru-laguntzak bideratuko dituzte.
Negozio edo enpresa bat abian jartzeko ideia duten herritarrek, bi motako laguntzak eskatu ahal izango dituzte; alde batetik ekintzaileentzako lerroa, eta bestetik, bideragarritasun plana dagoeneko landuta duten eta jarduera abian jartzeko bultzada behar duten ekintzaileei bideratutakoa.
Eskaerak egiteko epea Urriak 31 arte egongo da irekia eta Azkoitia, Azpeitia, Aizarnazabal, Beizama, Errezil eta Zestoako Udaletara edo Iraurgi Berritzenera bideratu daitezke herritarrak informazio eske.