Albisteak

Urola Erdiko GKSk Palestinaren aldeko mendi erronka antolatu du azaroaren 1erako

Urola Erdiko GKSk mendi erronka antolatuko du datorren azaroaren 1ean, Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako 11 tontor igaroz. Antolatzaileek azaldu dute: “Azaroaren 1ean, 06:00etan hasita Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako 11 mendi igaroko dituen Mendi Erronka Zirkularra egingo dugu, palestinarrek beraien burua defendatzeko duten eskubidea aldarrikatzeko eta palestinar erresistentziari gure babesa adierazteko.”

Haien esanetan, “igotako tontor bakoitzean Palestinako bandera bana jartzea izango da helburua” eta guztira 54 kilometro egingo dituzte. Irteera goizeko 6:00etan Azpeitiko Plazatik izango da, eta izen-ematea hurrengo asteburuan zabalduko da hiru herrietan.

Ekimenaren bidez, argi utzi dute nahi izan dute “Israelen suntsipena aldarrikatzea eta Mendebaldeko herrialdeei presioa egitea beharrezkoa dela, Israelekin harremanak dituzten gobernu eta enpresa konplizeak seinalatu eta harremanak etetea exijitzeko.”




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide