Albisteak

Urola Erdiko Herriarteko Txapelketako finalaurrekoa jokatu du ostiralean Zestoako Erraila taldeak

Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketako hurrengo hitzordua izango dute ostiralean Zestoako Erraila taldekoek. Saio erabakigarria izango da, izan ere, Urola Erdiko txapelketako finala erabakiko da Aizpurutxon egingo den bertso afarian. 20:30ean hasiko den afariaren ostean, Azpeitiko Txemaizterrak taldearen aurka ariko dira kantuan zestoarrak. Dagoeneko itxita dago izen-ematea, txartelak agortuta baitaude. Martxoaren 13an erabakiko da Urola Erditik zein taldek jarraituko duen aurrera Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan.

Txapelketako lehen fasea eskualdez eskualde jokatzen ari dira, Urola Erdian zazpi talde ari dira nor baino nor lehian. Urtarrilaren 23an jokatu zuten Erraila taldekoek kanporaketako lehen hitzordua, Harresi tabernan. Azpeitiko Igerilari Artifizialak taldearen aurka irabazita, txapelketan aurrera egitea lortu zuten. Kantuan aritu ziren egun horretan Errailako Gorka Olaizola, Oskar Alberdi eta Aitor Salegi bertsolariak; epaile lanetan, aldiz, Joritz Zunzunegi aritu zen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide