Albisteak

Urola Erdiko Mankomunitateak aldaketak iragarri ditu hondakinen bilketan Covid-19 gaitza dela eta

Urola Erdiko Mankomunitateak aldaketak egin ditu hondakinen bilketan COVID-19 gaitzak sortu duen alarma-egoerak eraginda.

Batetik, sarbide-kontrol osoa kendu du Mankomunitateko herri guztietan: Aizarnazabalgo ekarpen guneetan; Azpeitiko edukiontzietan eta ekarpen guneetan; Beizamako ekarpen guneetan; Bidania-Goiatzeko ekarpen guneetan; eta Zestoako ekarpen guneetan. Ondorioz, herritarrek ez dute txartelik erabili beharko ekarpen guneetara sartzeko edo hondakinak gaika uzteko, hau da, irekita egongo dira aldi oro.

Bestetatik, bolumen handikoen atez ateko bilketa ere bertan behera gelditu dela jakinarazi dute, kutsatzeko arriskua handitzen baita. Poltsa konpostagarriak ohiko moduan banatzen jarraitzen dutela jakinarazi dute, Zestoan, Uniden, Covirinen, Miantxa janari-dendan eta Ainara ileapaindegian.

Azkoitiko garbigunea itxita egongo da eta aurrez aurreko harrera zerbitzua bertan behera utzi dute. Edozein zalantza izanez gero, 943857319 telefonoara deitu edo ueue@urolaerdia.eus helbidera mezu bat bidali beharko da.

Azkenik, gainerako zerbitzu guztiak bere horretan daudela ohartarazi dute. Hondakinak ohiko moduan biltzen ari dira. Herritarrei osasun arloko aholkuak zorrotz betetzeko deia egiten die mankomunitateko kideek eta hondakinak gaika uzterakoan babes neurriak hartzeko: latexko eskularruak erabiltzea edota ondoren eskuak behar bezala garbitzea.

Protokoloa martxan

Osasun Ministroak COVID-19a berretsitako diagnostikoa duten herritarrek eta diagnostikorik gabe berrogeialdian daudenentzat protokolo berezia onartu du. Lehenik eta behin, herritar horiek 943857319 telefonora deitu edo eposta bat bidali beharko dute ueue@urolaerdia.eus helbidera. Telefonoz edo idatziz emandako aholku eta aginduak zorrotz bete behar dituzte.

Hona hemen jarraitu beharreko pausuak:

Mankomunitateak adieraziko dio nola sartu behar dituen hondakinak poltsetan (3poltsetan, bata bestearen barruan, sartu behar dituzte hondakinak); lan-moldea aldatu egingo da etxebizitzako norbait etxetk atera badaiteke edo laguntzarik badute; etxetik ezin atera badaude eta laguntzarik ez badute hau da egin beharrekoa.

  • Mankomunitatea harremanetan jarriko da herritarrarekin telefonoz hondakinak
    prest izateko eta atarian kuboa duela esateko.
  • Mankomunitateko biltzaileak joango dira arratsaldeko 20:00etan etxera eta kuboa
    jarriko die etxe atarian tapa irekita, atzeratu eta adieraziko die hondakinak
    kuboan sartzeko.
  • Herritarrak ezingo du kuboa ukitu eta latexko eskularruak jantzita izango ditu.
  • Biltzaileek kuboa erretratuko dute.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide