Albisteak

“Urola historia eta paisaia bazterrak” bisita gidatuak egingo dira apirilaren 27tik aurrera

Urola turismoak “Urola historia eta paisaia bazterrak” bisita gidatuen egitaraua atera berri du. Bisita horietan, Zestoa, Azkoitia, Azpeitia, Errezil eta Aizarnazabaleko ondare historikoa eta natur ondarea uztartuko dira.

Bisitak, apirila, maiatza eta ekainean hilean asteburu bat izango dira. Ondoren, uztaila eta abuztuan bisita gehiago izango ditugu: astean zehar eta asteburuetan.

Zestoako eta inguruetako biztanleak bereziki gonbidatuta daude esperientzia horietara parte hartzera. Gainera, euskaraz edo gaztelaniaz parte hartzeko aukera eskaintzen da. Izena emateko, interesdunek WhatsApp bidez (688 759 429), telefono bidez (943 151 878) edo posta elektronikoz jarri behar dute harremanetan. Bisita bakoitzak gutxienez 4 laguneko taldea eskatzen du.

Azpeitia harresiz kanpo: Magdalenako Ospitalea eta baseliza

Bisita honetan hiriko harresietatik kanpo eraiki ziren behartsuentzako eta txiroentzako ospitaleen irudia esperimentatuko da, baita ospitale horrek Loiolako San Inaziorekin duen lotura ere.
Ordu eta erdiko iraupena du bisita honek eta larunbatean apirilak 27, euskaraz egingo da eta igandean apirilak 28, 12:00etan Madalenako ospitalean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide