Albisteak
Urola ibaira egindako isurketa Urkaiko abere hiltegitik egindakoa izan dela baieztatu du Udalak
— 2022-08-26Iraeta auzoan gertatu den isuriari buruzko oharra zabaladu du Zestoako Udalak. Honen arabera, isurketa Urkaiko abere hiltegitik egindakoa izan dela baieztatu du Zestoako Udalak eta Ur Agentziarekin eta dagokion arduradunarekin harremanetan jarri da eta ur emarien osasunaz arduratzen den erakundeak egindako lehen ikerketak, isuritakoa abere odola izan dela ere ondorioztatu du.
Ur Agentziak udalari adierazitakoaren arabera, odola araztegira bideratzeko hoditeriaren sargunean pitzadura sortu da eta bertatik ibaira odola isuri da. Agentziak dagoeneko matxura konpondu dela eta isuria ere gelditu dela jakinarazi dio udalari.
Zestoako Udalak beste behin bere kezka adierazi nahi izan du ez delako aurreneko aldia Iraetako bi industria guneetako jardueretatik isuriak daudena eta Ur Agentziari antzeko isurien aurrean zorroztasun guztiarekin jarduteko eskatzen dio.
Bide batez, Zestoako Udalak Eguzki talde ekologistari eskerrak eman nahi izan dizkio, ibaira egiten diren isurien jarraipena eta salaketa egiteagatik.
Egin zaitez bazkide