Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Iraetako Santa Ines festei hasiera eman zieten pasa den asteburuan. Festetako egitarauaren baitan jokatu ziren Urrezko Binakako Aizkolari eta Errota Harria harri-jasotze txapelketak.
Eneko OtaƱo beizamarraren eta Juan Jose Azpilikueta lezaundarra, Aitzol Atutxa Atutxa II.a dimarra eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarraren aurka aritu ziren Eusko Laben Binakako Aizkolari Txapelketaren urrezko mailan. Guztira sei izaeratako 24 enbor ebaki zituzten aizkolariek. Atutxa II eta Alberdi nagusitu ziren. 18 minututan bukatu zuten lana, arerioek baino bi minutu eta 29 segundo gutxiagotan.
Errota Harria harri-jasotze txapelketan aldiz, Xabier PeƱagarikano aizarnazabaldarrak eskuratu zuen garaipena hiru minutuko txanda bakarrean 28 altxaldi eginez.