Albisteak
Urrian zehar hainbat bisita gidatu izango dira “Zestoako ondarea ezagutzeko” helburuarekin
— 2017-09-27Urriaren 7a eta 28a bitartean Zestoako ondarea ezagutzeko bisita gidatuak egingo dira. Ondarearen Europako Jardunaldiak izango dira. Bisita gidatuen helburua bailarako eta herriko ekonomiarentzat oinarrizkoak izan ziren jardueren aztarnak balioan jarri eta ondare industrial berezi hori ezagutzera ematea dira.
Honako hauek dira Ondarearen Europako Jardunaldien baitan egingo diren bisita gidatuak:
Narrondoko zementeren paisaia
Urriak 7, larunbata, 10:30. Narrondo auzoa (Narrondo tabernaren aurrean)
Izena ematea: 634 457 022 ziiz@ziiz.eus
Antolatzailea: ZIZ eta Zumaiako Udala.
Zumaiako Narrondo auzoko paisaian daude txertaturik industrializazioaren benetako ikur eta industria-ondarearen elementu batzuk. “La Zumayana” eta “San Jose” zementu naturalaren fabrika zaharren arrastoak dira. XIX. mendearen erdi aldera, Urola Behean sortu, eta portuko mugimendurako eta Zumaiaren izena zabaltzeko hain mesedegarria izan zen zementugintza jardueraren lekukoak. Egingo den bisita gidatuan arreta berezia emango zaio “La Zumayana” fabrikaren aztarnei.
Zumaiako paisaia, Yeregui erlojuen bitartez
Urriak 8, igandea, 10:30, Santa Engraziako benta
Izena ematea: 666 950 274 xabier@yereguielkartea.eus
Antolatzailea: Yeregui elkartea.
Elizak eta ermitak kultur paisaiaren osagai funtsezkoak dira, dimentsio desberdinetatik begiratuta: erlijioa, jaiak, lurraldea, gizartea… Euskal Herrian bada 1769tik ezaguna den erlojugileen familia bat: Yereguitarrak. Familiako lehen errementari erlojugilea, Jose Francisco Yeregui Zabaleta eta Yereguitarren hurrengo belaunaldiek lan horri eutsi zioten 1975 bitartean. Horiek horrela, Yereguitarren erloju garrantzitsuen berri emateko ibilbide bat proposatzen dugu, funtzionamendua eta gizartean zuten eragina azaltzeko.
Danbolinzulo kobazuloan barrena
Urriak 13, ostirala, 10:00 – 12:00. Zestoako Turismo Bulegoa
Izena ematea: 943 868 811. info@ekainberri.com
Antolatzailea. Ekainberri.
Jakina da haitzuloak gure kultur paisaiaren erreferentzia-puntu nagusietako bat direla. Horien artean, Zestoako Danbolinzulo haitzuloa dago. 18.000 urte baino gehiago dituzten artelanak aurkitu zituzten bertako miaketa lanetan aritu ziren Antxieta elkarteko kideek. Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien gaia paisaia denez, normalean egin ezin den bisita eskainiko du Ekainberrik.
Ertxiña mendiko lignito meatzaritza ondarea
Urriak 21 eta 28 (larunbatak), 11:00. Aizarnako plaza.
Izena ematea: kultura@zestoa.eus
Antolatzailea: Zestoako Udala.
XIX. mendean Ertxiña mendiko lignito ikatz zainen ustiaketari ekin zitzaion inguruan sortzen joan ziren zementu hidraulikoa egiteko lantegietako labeentzat erregai aproposa zelako. XX. mendean zehar meategi horiek ixten joan ziren eta beraien aztarna materialak galtzen eta putzuak sasiak ezkutatu ditu.
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU