Albisteak

Urriaren 1etik aurrera aldaketak egongo dira Lurraldebuseko Azkoitia-Zarautz eta Zestoa-Ermua lineetan

Lurraldebusek jakinarazi duenez, urriaren 1etik aurrera Azkoitia-Zarautz eta Zestoa-Ermua lineetan aldaketak izango dira. Hilaren 1etik aurrera, Azkoitia-Zarautz noranzkoan, astelehenetik ostiralera, 11:05eko eta 18:05eko zerbitzuak 11:20an eta 18:20 izango dira. Bi zerbitzu hauen ibilbidea AP-8 autopistaz burutuko da.
Zestoa-Ermua linean, ere hainbat aldaketa jarriko dira martxan. Batetik, Ermuarako noranzkoan Altzibarren (Azkoitia) geltokia izango da. Bestetik, Zestoa-Ermua eta Ermua-Azpeitia noranzkoetan, Azitainen geltokia egingo da.
Hemen duzue Azkoitia-Zarautz linearen ordutegi berria:



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide