Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.


Argazkia: Gazte Koordinadora Sozialista (GKS)
Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) urtarrilaren 31rako manifestazioak deitu ditu Bilbon eta Iruñean Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka! lelopean. Gazteen artean faxismoaren kontrako kontzientzia zabaltzea izango dute helburu. Bilboko manifestaziora joateko deia zabaltzeko asmoz, larunbatean, urtarrilaren 3an, aurkezpena egingo du Urola Erdiko GKSk Gaztetxean, 11:30ean. Mobilizazioaren nondik norakoak azalduko dituzte hitzorduan, besteak beste.
Bilbora joateko gainera, autobusa antolatu dute Zestoatik. Autobuserako txartelak Fati tabernan erosi ahal izango dira, 10 euroan.