Urteko hirugarren hiruhileko zaborra, ura eta estolderiari dagozkion tasak ordaintzeko epea zabaldu du Udalak
— 2020-11-17
2020ko hirugarren hiruhileko zaborra, ura eta estolderiari dagozkion tasak ordaintzeko epea zabaldu berri du Udalak. Ordainketak abenduaren 16a bitarteko lanegunetan egin ahal izango dira, egun hori barne. Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, premiazko prozedura exekutiboari ekingo zaio eta ordaintzen ez diren agiriei dagokien errekargua aplikatuko zaie.