Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Pasa den larunbatean, abenduaren 7an, “Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi” liburuaren inguruko solasaldia izan zen Durangoko Azokaren egitarauaren baitan, Ladakoguneko areto nagusian. Ordubete inguruko solasaldiak interesa piztu zuen. Liburuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, bi herrien arteko senidetzea ere izan zuten hizketagai.
Argazkian, Landakoguneko areto nagusian, ezkerretik hasita: Eneko Bidegain, Xole Aire, Mikel Arregi, alkatea, Pako Aristi, liburuaren idazlea, eta Jesus Mari Mujika, Erein argitaletxeko lehendakari aizarnarra.