Albisteak
“Uztapide eta Xalbador, bi lagun mugaz gaindi” liburuaren aurkezpena egingo da bihar eta Streaming bidez jarraitu ahal izango da
— 2024-06-04Bihar, ekainaren 5ean Pako Aristiren “Uztapide eta Xalbador, bi lagun mugaz gaindi” liburuaren aurkezpena egingo da. Ekitaldia, Donostiako Udal Liburutegian izango da goizeko 11:30ean.
Aurkezpenean Pako Aristi egilea, Urepeleko alkatea, Xole Aire, Zestoako alkatea, Mikel Arregi eta Erein argitaletxeko Inacio Mujika izango dira. Uztapide eta Xalbador bertsolarien arteko adiskidetasuna kontatzen duen liburu honek. Aurkezpena Streaming bidez jarraitu ahal izango da esteka honetan.
Euskal Herriak eman dituen bertsolaririk handienetakoak, euskal kulturaren erraldoi bilakatu dira. Bien tartean muga bat egon arren, eta bi euskalkitan kantatu arren, elkar osatu zuten hogeita hamar urtez iraun zuen adiskidantza baten bitartez. Haien ereduari jarraituz, orain bi herriak, Zestoa eta Urepele, senidetu egin dira eta horren emaitzetako bat da liburu hau.
Egin zaitez bazkide