Albisteak

Virginia Saenz de Viterik irabazi zuen atzo Laiakeko Ardo Jolasa

Atzo ospatu zen Laiakek antolatutako Ardo Jolasaren finala, giro ederrean eta parte hartze handiarekin. Guztira 85 lagunek hartu dute parte jokoan, bi astez martxan egon ondoren. Horietatik 15 lagun sailkatu ziren finalerako, baina azkenik 12 izan ziren atzoko hitzorduan lehiatu zirenak.

Finaleko proba, ardo zuri ezberdinen mahats mota asmatzean oinarritu zen, eta irabazlea Virginia Saenz de Viteri izan zen. Horrez gain, parte-hartzaile guztien artean ardo botila bat zozketatu zuten, eta Beatriz Zubiari egokitu zitzaion.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide