Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

X. Trikitilari Gazteen Txapelketa jokatuko da datorren igandean, hilak 5, plazan. Zestoako Trikitixa Kultur Elkarteak eta Udalak antolatu dute saioa. Jaialdia arratsaldeko 18:00etan izango da eta bertaratzeko ez da aurrez izena eman beharrik izango.
Guztira, zazpi bikotek hartuko dute parte, horietatik bi zestoarrak: Ane Urbieta eta Nerea Lopetegi eta Iraia Korta eta Udane Ostolaza. Bikote bakoitzak hiru pieza jo beharko ditu: trikitia, fandangoa eta arin arina. Lehenengo hiru sailkatuek garaikurra eramango dute etxera. Ohiko sariez gain, Zestoako bikote onenak ere sari berezi bat izango du.