Albisteak

Xabier Telleria eta Aner Alberdi txapeldun Iraetako Mus Txapelketan

Iraetako Santa Ines Jaiek aurrera jarraitzen dute. Atzo gauean, Iraeta Denon Arteanek antolatuta, Mus txapelketa izan zen Bekoetxe merenderoan. Guztira 95 bikotek hartu zuten parte eta Xabier Telleria eta Aner Alberdik irabazki zuten txapelketa. Irabazleek 1000 euroko saria, txapelak eta trofeoak jaso zituzten.

Gaur ere izango da zertan gozatua:

12:00 Itxaropena dantza taldearen emanaldia

13:00 Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean

14:00 Pintxo bazkaria Gure Ordeka elkartean

19:30 Triki-poteoa, frontoitik hasita Manex eta Erkizirekin

21:00 Afari herrikoia, garagardo afaria

– Saltxitxak + Txerri kostilla

– Postrea

– Garagardoa nahi adina

00:00 Laket taldearekin erromeria

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide