Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Glizerina-xaboiak artisau eran egiten ikasteko ikastaroa eskainiko du Itziar Etxeberria @biotxik-ek azaroaren 24an Arroabeko Elkargunean. 11:30ean hasiko da saioa, eta ordu eta erdiko iraupena izango du.
Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 659 492 701 telefonoan. Ikastaroak 22 euroko prezioa izango du.
Xaboiak modu naturalean egiten ikasteaz gain, dekorazio-teknikak ezberdinak irakatsiko dira bertan. Norberak bertan egindako sorkuntzak etxera eraman ahal izango ditu.