Albisteak

XIV. Gazteen Udako Txapelketako finalak jokatuko dira gaur, ostiralez

Urteroko legez, uda honetan ere hamalaugarrenez jokatu da Gazteen Udako Txapelketa, Abantzu Pilota Klubaren antolakuntzapean. Abuztuaren 4an hasi zen lehiaketa, eta gaur, ostirala, jakingo dira txapelketako irabazleak.

Klubean aritzen diren Zestoa, Aizarnazabal eta Itziarko pilotariek hartu dute parte txapelketan, bi kategoriatan banatuta. Arratsaldeko 18:00etan hasita, bi partida jokatuko dira Gurutzeaga pilotalekuan. Eguraldi txarra eginez gero, ordea, Iraetako frontoian izango dira norgehiagokak.

Benjaminen kategorian Ibai de las Morenas ariko da Aratz Arambururen kontra, eta alebinetan, berriz, Xuban Zabaletak neurtuko ditu indarrak Eneko Aranberriren aurka.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide