XX. ibilaldi neurtuan parte hartzeko aurrez izena ematea ezinbestekoa izango dela gogorarazi du Agirok
Danbolin— 2022-05-24Datorren ekainaren 18an izango da Zestoako XX. ibilaldi neurtua, eta parte hartzeko aurrez izena ematea ezinbestekoa izango dela gogorarazi du Agirok. Parte hartu nahi dutenekĀ www.herrikrosa.eus webgunean eman dezakete izena, hamabost euroren truke. Parte hartzaile bakoitzak kamiseta bat jasoko du, eta Agiroko kideek azaldu dute aurrez izena denboraz emanez gero, kamisetak banatzeko lana errazago egingo dutela.Bi ibilbide egiteko aukera izango da: luzea (28km) eta motza (18km). Ibilbide luzea egitea erabakitzen dutenak goizeko 7:00etan irtengo dira eta ibilbide motzekoak, berriz, 8:00retan.