Albisteak

XXIII. Gipuzkoako erakusleihoen lehiaketako 3. saria lortu du Laiakek

Ezagunak dira herrian Xabier Etxabe eta bere emazte Mertxe Merinok, Laiak dendan jartzen dituzten erakusleihoak. Toki txikia izanagatik, garaian garaiko produktuekin edo dagokion festarekin lotura izaten duten erakusleiho zoragarriak. Zestoan bakarrik ez, Gipuzkoa mailara salto egin dute oraingoan ordea, eta hirugarren saria lortu dute XXIII. Gipuzkoako erakusleihoen lehiaketan.

Lehiaketako antolatzaileen esanetan, garrantzitsuena ez zen erakusleiho handi eta ikusgarria izatea; “guk garrantzi handiagoa ematen diogu urte guztian zehar egindako lanari eta batez ere salmentako produktua erakusleihoan erabiltzeko egindako aukeraketari”.

Xabier Etxaberen esanetan, lehiaketa honen berri izan zuten bezero baten bitartez eta parte hartzera animatu ziren eta pozik daude hirugarren saria lortuta; “Gustuko dugun lan honetan jarraitzeko ilusioa ematen dute horrelako gauzek”.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide