Albisteak

Zabaldu dute Zestoako udalekuetan begirale, kirol begirale edo koordinatzaile gisa lan egiteko lan-poltsetan izena emateko epea

Zestoako Udalak udaleku ireki, kirol udaleku eta uda gazteko udalekuetarako koordinatzaileak eta begiraleak kontratatu nahi ditu eta horretarako, 4 lan-poltsa osatuko dira: udaleku irekietako koordinatzailea, udaleku irekietako begiralea, kirol udalekuetako koordinatzailea eta kirol udalekuetako begiralerarena, hain zuzen ere.

Aurten udalekuen bi txanda izango dira: ekainaren 27tik uztailaren 8ra eta uztailaren 11tik 22ra. Izen-ematea egiteko B@KQ ziurtagiri elektronikoa beharko da. Zestoako Udalean, KZ guneetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bulegoetan, etab. eskuratu daiteke ziurtagiri hau. Izen-ematea egiteko aurkeztu beharreko dokumentuak eskaneatuta izan beharko dira. Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 11ra bitartean. Informazio gehiagorako deitu Gaztelekura (688 684 029) edota Kiroldegian (943 147 942).

Oinarriak, izena emateko jarraibideak eta eskabide orria irakurtzeko berriz, sakatu hemen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide