Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

UEMAk antolatutako Salto! udalekuetan izena emateko epea zabalik dago jada, eta Zestoako gazteek ere parte hartu dezakete, herria UEMAko kidea baita. Izena emateko epea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik.
Udalerri euskaldunetako gazteei zuzendutako udalekuak dira, eta aurten 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoek izango dute parte hartzeko aukera. Bi txanda antolatu dituzte udaren hasierarako: lehenengoa ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta bigarrena uztailaren 3tik 11ra.
Azken urteetan bezala, udalekuak ibiltariak izango dira. Gazteek Markina-Xemeinen hasiko dute egonaldia, eta ondoren Aulesti eta Berriatua zeharkatu ondoren Ondarroan amaituko dute ibilbidea.
Ekimenaren helburua da udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta elkar saretzea, hezkuntza arautuaren mugetatik kanpo ere, gazteen aisialdian eraginez.
Udalekuei buruzko informazio guztia eta izena emateko galdetegia hemen dago: salto! 2026.