Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak datorren udarako udaleku irekietan (2 eta 8 urte bitartekoentzat), kirol udalekuetan (9-11 urte) eta Uda Gazten (12-16 urte) parte hartu nahi duten haur eta nerabeentzat izena emateko epea ireki du dagoeneko. Aurten ere hiru aukera izango dituzte parte hartzeko: lehen txanda, bigarren txanda edo bi txandak osorik.
Udalaren Gazteria sailaren Zestoagazte webguneko Udalekuak atalean dute herritarrek udalekuen hiru eskaintzen gaineko informazio osoa, eta bertan izena online emateko aukera ere bai; apirilaren 17a baino lehen eman behar da izena. Baina, online ez ezik, udalekuetarako aurrez aurre izena emateko aukera ere izango da Udal Kiroldegian eta Gaztelekuan.
Udalekuei eta izen-emateari buruzko informazio gehiago behar dutenek Gaztelekura deitu dezakete (688 684 029) udaleku irekien kasuan. Kirol udaleku edo Uda Gazteri buruzko informazioa eskuratzeko, berriz, Kiroldegira deitu beharko dute (943 147 942).