Albisteak

Zabalik dago kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea

Iraila hasierarekin batera, 2025-2026 ikasturteko kiroldegiko ikastaroen izen-ematea zabaldu du Udalak. Aurten, adin-tarte guztientzako berrikuntzekin dator eskaintza.

Izena emateko epea gaurtik, irailaren 1etik, irailaren 15era bitartean egongo da zabalik. Beharrezkoa izanez gero, epea itxi eta hurrengo egunean zozketa egingo da, eta hilaren 17an argitaratuko dira onartuen zerrendak.

Ohiko ikastaroen artean, aurten bi proposamen berri eskainiko dira:

OKI ikastaroa
Ikasturte berri hau hainbat ariketa fisikoren bidez oreka, koordinazioa eta indarra lantzeko prestatua dago. Mugimendu aerobikoak, indar-ariketak eta oreka-teknikak tartekatzen dira, ongizate orokorrean fokua jartzen duen jarduera oso bat eskaintzeko.

Gaztea Fit
2025-2026 ikasturteko beste apustu berria Gaztea Fit izango da, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroa. Helburua, nerabeen artean bizimodu aktiboa, osasuntsua eta dibertigarria sustatzea izango da. Askotariko dinamiken bidez eta beren interesetara egokituta, gazteek aisialdirako alternatiba erakargarri bat aurkitzea espero da.

Ikastaroen egutegi osoa ikusi daiteke jarraian:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide