Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zabalza auziaren inguruko memoria eta salaketa soziala jasotzen dituen autobus ibiltaria dagoeneko iritsi da Zestoako Plazara. Barruan kokatutako erakusketa gaur, abenduaren 12an, bisitatu ahal izango da 12:00etatik 20:00etara, eta 1985eko gertaerak zein ondorengo egia eta justiziaren aldeko borroka kolektiboa ditu ardatz.
Horrez gain, gaur arratsaldeko 18:00etan, autobusaren barruan, Ion Arretxeren Intxaurraren ostopeko itzala liburuko pasarteak entzuteko aukera izango da, Jose Luis Otamendi, Xabier Ganzarain, Mikel Alberdi eta Leire Ibargurenen ahotsetan.
Ion Arretxe Mikel Zabalza atxilotu zuten operazio polizial berean atxilotua izan zen, eta ondoren kargurik gabe libre geratu zen. Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelean jasandako torturen lekukotza jaso zuen idazleak liburu horretan, memoria, egia eta justiziaren aldeko aldarri bihurtuz.